Galtzerdi zuridun emakumea
Galtzerdi zuridun emakumea | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Gustave Courbet |
Sorrera-urtea | 1864 |
Izenburua | Les Bas blancs |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 65 () × 81 () cm |
Genero artistikoa | biluzia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Barnes Foundation (en) |
Bilduma | Barnes Foundation (en) |
Inbentarioa | BF810 |
Galtzerdi zuridun emakumea (frantsesez: La Femme aux bas blancs) Gustave Courbet margolari frantsesak 1864an egin zuen mihise gaineko olio margolan bat da. Filadelfiako Barnes Fundazioan gordeta dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolanaren jabetzaren historia ezezaguna da, baina litekeena da pertsona batek margolana eskatu izana eta XIX. mendean jendaurrean erakutsi ez izana. Sinatutako inskripzioaren arabera, Coubertek bere adiskide Pierre-Auguste Fajoni oparitu zion. 1926an Albert Barnes bildumagileak pintura erosi zion Henri Barbazanges arte-merkatariari.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koadroak naturaren bazter batean etzanda dagoen emakume gazte baten lehen planoa irudikatzen du. Hura ia biluzik dago, eta soilik galtzerdi zuri eta zapata gorri bana daramatza jantzita. Gorputzaren zati bat itzalean utziz, argi izpi batek emakume gaztearen aurpegia, hankak eta izterrak argitzen ditu. Ikusleak emakumearen bularretako bat eta alua hauteman ditzake. Emakumea koadrotik kanpora begira dagoela dirudi, agian bere maitaleari, agian ikusleari berari.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Barnes Fundazioa. Gustave Courbet. Woman with White Stockings (La Femme aux bas blancs). 1864. Oil on canvas. (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).